Descansa ama, estarás con nosotros para siempre...
"Es hoy aquel mañana de ayer"
Betirako...
PAJARICO
Txoritxo bat bezala Joan zinela entzun nuen, isilean, jan ezinak uzkurtuta, zure betiko diskrezioarekin, inorentzat oztopo izan gabe; “como un pajarico”.
Baina txoritxo izatearen beste alde horrekin
gogoratu nahi zaitut nik: aske, airean dantzan, gora eta gora eginez. Osaba Jokinen hitzak
moldatuz, urdina harrapatu nahian.
Kantu honek beti iradoki dit askatasuna,
paradoxikoki.
Horretarako balio izan zuen komunitate
afroamerikarrarentzat , behintzat, jazarle zurien aurrean aske sentitzeko. Eta
askatasun paradoxiko, isil bezain ozen, menpeko bezain independiente, zintzo
bezain errebelde, hori izan zara zu ere beti, amatxi.
Kantu hau zu zara orain. Egin hegan aske
Bardeetatik, pajarico.
(LIDE 10-01-2023)